Parkimetroa. Eremua, tarifa eta tiketa hautatzea.
Telparkeko parkimetroan aparkatzen hastea inoiz baino errazagoa, azkarragoa eta intuitiboagoa da.
App-a ireki eta «Hasi aparkatzen» sakatzean, appak geolokalizatu egiten zaitu zauden puntu zehatzean, aparkatzen hastea erosoagoa izan dadin. Hala ere, eskuz egiten jarraitu ahal izango duzu, hatza pantailan nahi duzun kale/eremura mugituz, edo bilatzailea erabiliz.
Non aparkatu nahi duzun aukeratu ondoren, tarifa bat edo batzuk ikusiko dituzu, zauden hiriaren arabera. Aukeratu behar duzun tarifa. Egin klik aparkatu nahi duzun ibilgailuan eta hurrengo pantailan aukeratu behar duzun denbora 2, 3 edo 5 minutuko tarteetan.
Telparkeko parkimetroak ordaindu beharreko prezioa birkalkulatzen du, denbora-hautaketaren arabera (amaiera-ordua adierazita) eta dagokion udalak ezarritako tarifaren arabera. Jarraitu ordaintzeko modua hautatu eta berresteko.
Jarraian, tiketa behar bezala igorri dela baieztatzeko mezu bat agertuko zaizu. App-aren pantaila nagusian dituzun saio aktiboak ikusiko dituzu.
Diseinu dinamikoagoa eta intuitiboagoa, denbora aurrezteko eta aparkatzea errazteko.
Zalantzak dituzu oraindik? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan. Pozik lagunduko dizugu.