Nola eros dezaket hileko telpark app bonua?
Hileko telpark bonuekin, modu seguruan eta preziorik onenean aparkatu ahal izango duzu.
- Home-n, sakatu “Hileko bonuak”.
- Bilatu autoa utzi nahi duzun aparkalekua.
- Aukeratu erabili nahi duzun bonua.
- Sartu bonuaren hasiera-data.
- Aukeratu bonua erabiliko duen autoaren matrikula (beharrezkoa bada, alda dezakezu).
- Aukeratu ordaintzeko metodoa.
- Sakatu “hurrengoa“, eta sartu fakturazio-datuak.
- Aztertu sartutako informazioa, eta berretsi ordainketa.
Zure bonua adierazitako datan aktibatuko da, eta, egun horretatik aurrera, aparkalekua erabiltzen hasi ahal izango duzu.
Hileko edozein egunetan egin dezakezu bonua, eta hilabete horretan erabilitako egunei dagokien zatia bakarrik kobratuko dizugu.
Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu.