Nola aktiba dezaket Sarrera bizkorra aukera?
Sarrera bizkorra aktibatzeko, aldez aurretik honako hauek izan beharko dituzu:
- Kontu bat telpark aplikazioan.
- Ordaintzeko bide bat konfiguratuta izan behar duzu aplikazioan. Egin klik hemen zehatz-mehatz nola gehitu ikusteko.
Nola aktibatu sarrera bizkorra urratsez urrats:
- Sartu telpark aplikazioan eta egin klik “Sarrera bizkorra” atalean.
- Gehitu nahi duzun matrikula, erregistratuta ez baduzu (“+” botoia sakatuta).
- Gehitu ondoren, aktibatu alboan agertzen den botoia eta kito.
Gaur egun, ordaintzeko bide gisa, kreditu-txartela erabilita soilik aktiba daiteke sarrera bizkorra.
Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu.