Diseinu berria telpark-eko pantaila nagusian


Telpark berritu egin da zuretzako eta orain, pantaila nagusian, aparkalekuetan eta parkimetroan aktibo dauden promozioetarako zuzeneko sarrera izango duzu.

Parkimetroa

Atal honetan, aparkaldia hasteaz gain, salaketa deuseztagarriak klik bakarrean kontsultatu eta ordaindu ahal izango dituzu.

Lehen planoan, eskuragarri dauden promozio guztiak ikus ditzakezu.

Aparkalekuak

Atal honetan, hurrengoa ikus dezakezu: aparkaleku batean plazaren erreserba nola egin, Express sarrera aktibatzea aukeratzen duzun ibilgailurako, kontratatutako aparkalekuko abonamendua erregistratzea edo ibilgailu elektrikoaren kargatzen hastea.  Azkarragoa eta errazagoa!

Aparkalekuak ataleko goiko ikonoan ikusi ahal izango dituzu Telpark-ekin eskuragarri dauden aparkalekuak.

  • Aparkalekuak atalaren funtzionaltasun berria: Abonatuak

Atal berri honetan, aparkalekuko abonamendua gehitu ahal izango duzu, edo berria erosi! (egunekoa, gauekoa, 24 ordukoa, lanekoa…) nahiago duzuna, Empark aparkalekuetan.

Laguntza zentroa

Aplikazioaren inguruan zalantzarik edo arazorik duzu? Laguntza sakatuz, aplikazioari buruz maiz egiten diren galdera eta zalantza guztiak aurkituko dituzu.

Aukera gehiago

Atal horretan zure kontuari dagokion konfigurazio guztia aurkituko duzu (ordainketa moduak, ibilgailuak, tiketen historia…).

Gure aplikazioa erabiltzeko are errazagoa da orain. Gehien erabiltzen dituzun aukerak eskura jarriko dizkizugu denbora aurrez dezazun, dinamikoa eta intuitiboa den diseinu berriarekin.

Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu.